EA-EAJk udal hauteskundeak irabaziko lituzke Uribe Kostan baina arazoak izango lituzke Getxon eta Leioan gobernatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 19a, 04:25

Eusko Legebiltzarrerako atzo egindako hauteskundeetan udal osaketa ere bozkatu izan balitz, EA-EAJ koalizioak irabaziko luke Uribe Kostako udal guztietan. Barrika, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizen koalizioak gehiengo osoa izango luke. Berangon eta Erandion Ezker Batua-Berdeen laguntza beharko luke eta Leioan eta Getxon EB-Bkoez gain EHAKren botoak izango lituzke beharrezkoak gehiengo osoa izateko. Aldiz, PP eta PSE-EEk Leioan eta Getxon gehiengoa eratzeko aukera lukete EB-B erakarriz gero. 2003an egindako hauteskundeekin konparatuz gero, EHAK alderdiak ezker abertzaleko plataformei Alderdien Legeak ukatutako 10 zinegotziak eta Sopelako Aurrerako 3ak gaindituko lituzke 16 zinegotzi bereganatuz. Alderdien Legepeko banaketaren arabera, PSE-EEk 17tik 24ra pasatuko litzateke. Berriz, beste guztiek galduko lukete: EA-EAJ 89tik 79 pasatuz, PP 23tik 22ra eta EB-B 8tik 5era. Gorliz eta Plentziako Independienteen kasuan 3 eta 2 zinegotzi izan zituzten 2003an eta orain zer babesa izango luketen jakitea ezinezkoa da. Argazkian, Iñaki Zarraoa, gaur egun Getxoko alkatea.

Herriz herriko datuak

Uribe Kosta:
Errolda: 137.606
Abstentzioa: 40.200 (%29,21)
EA-EAJ: 40.597 (%41,68), 79 zinegotzi (2003an, 89 A.L. aplikatuz)
PSE-EE: 18.697 (%19,19), 24 zinegotzi (2003an, 17 A.L. aplikatuz)
PP: 22.182 (%22,77), 22 zinegotzi (2003an, 23 A.L. aplikatuz)
EHAK: 8.540 (%8,77), 16 zinegotzi.
EB-B: 5.420 (%5,56), 5 zinegotzi (2003an, 9 A.L. aplikatuz)
Aralar: 1.506 (%1,55), 0 zinegotzi (2003an, 0)
Gorlizko Independienteak: 2003an, 3 zinegotzi.
Plentziako independienteak: 2003an, 2 zinegotzi.
Ezker abertzaleko plataformak: 2003an, 13 zinegotzi A.L. aplikatu gabe

Barrika:
Errolda: 1.116
Abstentzioa: 303 (%27,15)
EA-EAJ: 441 (%54,24), 6 zinegotzi (2003an, 7 A.L. aplikatuz)
PSE-EE: 87 (%10,70), zinegotzi 1 (2003an, 1 A.L. aplikatuz)
PP: 82 (%10,09), zinegotzi 1 (2003an, 1)
EHAK: 129 (%15,87), zinegotzi 1.
EB-B: 43 (%5,29), 0 zinegotzi.
Aralar: 23 (%2,83), 0 zinegotzi.
Barrika Baietz: 2003an, 2 zinegotzi A.L. aplikatu gabe.

Berango:
Errolda: 4.799
Abstentzioa: 1.365 (%28,44)
EA-EAJ: 1.514 (%44,09), 6 zinegotzi (2003an, 8)
PSE-EE: 598 (%17,41), 2 zinegotzi (2003an, 2 A.L. aplikatuz)
PP: 532 (%15,49), 2 zinegotzi (2003an, 2)
EHAK: 449 (%13,08), 2 zinegotzi
EB-B: 218 (%6,35), zinegotzi 1 (2003an, 1)
Aralar: 60 (%1,75), 0 zinegotzi.
Hain Ederra: 2003an, zinegotzi 1 A.L. aplikatu gabe.

Erandio:
Errolda: 19.847
Abstentzioa: 7.395 (%37,26)
EA-EAJ: 5.491 (%44,10), 10 zinegotzi (2003an, 12)
PSE-EE: 3.270 (%26,26), 6 zinegotzi (2003an, 5)
PP: 1.540 (%12,37), 2 zinegotzi (2003an, 3 A.L. aplikatuz)
EHAK: 1.113 (%8,94), 2 zinegotzi.
EB-B: 668 (%5,36), zinegotzi 1 (2003an, 1)
Aralar: 102 (%0,82), 0 zinegotzi.
Erandioztarrok: 2003an, zinegotzi 1 A.L. aplikatu gabe.

Getxo:
Errolda: 68.247
Abstentzioa: 18.195 (%26,66)
EA-EAJ: 18.832 (%37,62), 10 zinegotzi (2003an, 10)
PSE-EE: 8.925 (%17,83), 4 zinegotzi (2003an, 3)
PP: 14.476 (%28,92), 8 zinegotzi (2003an, 9)
EHAK: 3.650 (%7,29), 2 zinegotzi.
EB-B: 2.470 (%4,93), zinegotzi 1 (2003an, 2 A.L. aplikatuz)
Aralar: 782 (%1,56), 0 zinegotzi.
Getxo Bizia: 2003an, zinegotzi 1 A.L. aplikatu gabe.

Gorliz:
Errolda: 3.972
Abstentzioa: 1.010 (%25,43)
EA-EAJ: 1.727 (%58,31), 8 zinegotzi (2003an, 7)
PSE-EE: 324 (%10,94), zinegotzi 1 (2003an, 0)
PP: 275 (%9,28), zinegotzi 1 (2003an, 1)
EHAK: 343 (%11,58), zinegotzi 1
EB-B: 178 (%6,01), 0 zinegotzi.
Aralar: 63 (%2,13), 0 zinegotzi.
Gorlizko Independienteak: 2003an, 3 zinegotzi.
Gorliz Aurrera: 2003an, 0 zinegotzi.

Leioa:
Errolda: 23.586
Abstentzioa: 7.332 (%31,09)
EA-EAJ: 6.446 (%39,66), 9 zinegotzi (2003an, 11)
PSE-EE: 4.016 (%24,71), 5 zinegotzi (2003an, 4)
PP: 4.233 (%26,04), 5 zinegotzi (2003an, 4 A.L. aplikatuz)
EHAK: 1.225 (%7,54), zinegotzi 1.
EB-B: 1.126 (%6,93), zinegotzi 1 (2003an, 2)
Aralar: 234 (%1,44), 0 zinegotzi.
Leioa Abian: 2003an, 1 A.L. aplikatu gabe.

Lemoiz:
Errolda: 798
Abstentzioa: 186 (%23,31)
EA-EAJ: 437 (%71,41) 6 zinegotzi (2003an, 7 A.L. aplikatuz)
PSE-EE: 20 (%3,27), 0 zinegotzi.
PP: 21 (%3,43), 0 zinegotzi.
EHAK: 94 (%15,36), zinegotzi 1.
EB-B: 19 (%3,10), 0 zinegotzi.
Aralar: 14 (%2,29), 0 zinegotzi.
Ipar Haizea: 2003an, 1 A.L. aplikatu gabe.

Plentzia:
Errolda: 3.314
Abstentzioa: 798 (%24,08)
EA-EAJ: 1.526 (%60,65), 8 zinegotzi (2003an, EAJk 7 A.L. aplikatuz eta EAk 1)
PSE-EE: 226 (%8,98), zinegotzi 1 (2003an, 0)
PP: 278 (%11,05), zinegotzi 1 (2003an, 1)
EHAK: 265 (%10,53), zinegotzi 1.
EB-B: 124 (%4,93), 0 zinegotzi.
Aralar: 59 (%2,34), 0 zinegotzi.
Plentziako Independienteak: 2003an, 2 zinegotzi.
Haize Abertzalea: 2003an, 1 A.L. aplikatu gabe.

Sopela:
Errolda: 9.255
Abstentzioa: 2.906 (%31,40)
EA-EAJ: 3.076 (%48,45), 9 zinegotzi (2003an EAJk 9 eta EAk 0)
PSE-EE: 979 (%15,42), 3 zinegotzi (2003an, 1)
PP: 581 (%9,15), zinegotzi 1 (2003an, 1)
EHAK: 968 (%15,25), 3 zinegotzi.
EB-B: 500 (%7,88), zinegotzi 1 (2003an, 3)
Aralar: 146 (%2,30), 0 zinegotzi.
Sopela Aurrera: 2003an, 3 zinegotzi.

Urduliz:
Errolda: 2.672
Abstentzioa: 710 (%26,57)
EA-EAJ: 1.107 (%56,42), 7 zinegotzi (2003an, A.L. aplikatuz EAJk 7 eta EAk 2)
PSE-EE: 252 (%12,84), zinegotzi 1 (2003an, 1)
PP: 164 (%8,36), zinegotzi 1 (2003an, 1)
EHAK: 304 (%15,49), 2 zinegotzi.
EB-B: 74 (%3,77), 0 zinegotzi.
Aralar: 23 (%1,17), 0 zinegotzi.
Urdulizen Bagara: 2003an, 2 zinegotzi A.L. aplikatu gabe.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun