Ratzinger da aita santu berria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 19a, 21:38

Laugarren bozketaren ondorengo ke zuriak Konklabean bildutako kardinalek Aita Santu berria nor den erabaki dutela eman du jakitera, 18:00ak baino minutu batzuk lehenago. Benedikto XVI.a izenpean Eliza Katolikoa zuzenduko du Joseph Ratzinger alemaniarrak. 78 urteko kardinala da eta Joan Paulo II.aren gertueneko laguntzailea. Urbi et Orbi bedeinkapena eginda, San Petri basilikan bildutako milaka fededunak agurtu ditu.

Gaiaren inguruko berriak:

Aita Santu berriaren PROFILA: Joseph Ratzinger (Eitb24.com)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun