Gure eskubideen alde, ikasleok zaplastekoa!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 19a, 22:07
Euskaraz ikasteko ezintasuna, testuliburu arrotzak, adierazpen askatasuna mugatua, ikasleon aurkako espedienteak, jai egun inposatuak, ikasleon kolektiboaren ukapena, curriculum inposatua, greba debekuak eguneroko ogi, Lanbide Heziketa erdaraz, hizkuntza sexista, ikasi ahal izateko atzerrira joan beharra, tasa altuak? Ozen esan dugu gure pazientziak muga bat duela, eta gure termometroko merkurioa lehertzear dagoela. Horrela ezin dezakegu jarraitu. Horrela ezin daiteke ikasi. Horrela ezin daiteke bizi. Gure eskubideak bermatu behar dira, euskal ikasle orori bere eskubideak aitortu behar zaizkio. Eta hori lortzera goaz!
Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta fakultatetan urte osoan zehar borrokak piztu ditugun zapalduak dauden gure eskubideak aldarrikatzeko. Hezkidetza eskubidea aldarrikatzeko tailerrak antolatu ditugu, eskubide demokratikoen urraketak salatu ditugu, garraio duina defendatu dugu, Euskal egutegiaren aldeko ekimenak egin ditugu, Euskal Herrian ikasteko eskubidearen alde sinadurak bildu ditugu?

Apirilaren 21 honetan ikasleok kalera irtengo gara, gure aldarrikapen eta borrokak ezagutzera eman asmoz. Jada abian den ikasle uholdea aldarrikatu asmoz. Euskal Herriko hainbat fakultate eta ikastetxetan paroak konbokatu ditugu gure eskubideen alde bigarren ordutik aurrera eta herri ugaritan ekimen, mobilizazio eta ekitaldiak egongo dira goiz eta arratsaldez. Herritarrek jakin beharra dute ikasleok badugula Eskubideen Karta bat, eta zapalduak ditugun eskubide hauen alde borrokan ari garela.

Ikasle Abertzaleak
http://www.ikasle-abertzaleak.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun