Apirilaren 21eko mobilizazioen aurkako neurriak salatu ditu Aixerrotako IAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 19a, 22:54
Azken asteotan, Ikasle Abertzaleek apirilaren 21erako deitutako mobilizazioen berri ematen hasi eta berehala, "Zuzendaritzak eta irakasle batzuek IAren aurkako kanpaina bortitza" egiten hasi zirela salatu dute Aixerrota-Getxo 3 institutuko ikasle erakundeko ordezkariek. "Zenbait irakasle ikasleak IAren kontra jarri nahian dabiltza, testualki 'Ikasle Abertzaleei ezetz esan behar diegu eta irakasleei elkartasuna erakutsi' klase erdian esanez. Beste batzuek ikasleak txantajeatu egiten dituzte", azaldu dute ikasle erakundeko webgunean plazaratutako idatzian. Irakasle batzuen jarrerari "jasanezina" iritzi arren, Aixerrota-Getxo 3 institutuan Euskal Ikasleen Eskubideen Karta "bermaraziko" dutela adierazi du bertoko IAk.
Gaiaren inguruko berriak:

Gure eskubideen alde, ikasleok zaplastekoa!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun