Uribe Kostan ere ikasleen eskubideen alde egitera deitu du IAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 19a, 23:25

Euskal Herriko ikastetxe guztietan bezala Uribe Kostako zentroetan ere mobilizazioak deitu dituzte ostegun honetarako Ikasle Abertzaleek, Euskal Ikasleen Eskubideen Kartan jasotzen diren bederatzi eskubideen "urraketak" salatzeko. Besteak beste, Algortan egingo dute eskualde mailako manifestazioa, Telletxetik abiatuta 12:30ean. Eta ondoren, ekitaldia. Zutabeak aterako dira ikastetxe ezberdinetatik, zentro bakoitzeko ekimenen ondoren, mobilizazioan parte hartzeko.

Leioako EHUko campusean, berriz, itxialdia egingo dute asteazkenetik ostegunera. Azkenik, egun horretan, mobilizazioak egingo dira fakultate ezberdinetan, ondoren, zutabeetan manifestaziora joateko. Ikastegi guztietatik burrunbada egin eta gero, ekitaldia, pintxo dastaketa eta antzerkia egongo dira.

Gaiaren inguruko berriak:

Apirilaren 21eko mobilizazioen aurkako neurriak salatu ditu Aixerrotako IAk

Gure eskubideen alde, ikasleok zaplastekoa!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun