Beste jipoi bat Berangoko Image diskotekan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 19a, 23:41

Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Apirilaren 9an, goizeko bostak pasata, lagun koadrila bat iritsi zen Berangoko Image diskotekara dantza egin eta ondo pasatzeko asmotan. Zein izan zen ezustea heldu bezain pronto? Arrazoirik gabe, sarrerakoek eta beren lagunek 23 urteko mutil bat jipoitu zuten. Anbulantzian ospitalera eraman behar izan zuten eta astelehenera arte egon zen bertan. Noiz arte errepikatuko dira astebukaerako borroka latz hauek? Ez dute ikuskapenik egiten horrelako lokaletan? Ondorioa: lokal hori itxi beharko luketela uste dut, eta horren ordez Bilborock modukoa ireki. Horren moduko lokalen arduradun guzti-guztiek inoiz larrutik ordainduko dute?

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun