Emakumeon Bigarren Mundu Martxaren aurkezpen jaialdia ostiralean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 20a, 11:29
Emakumeon Mundu Martxa hasi zenetik hilabete baino gehiago pasa eta gero, hilabete eskas geratzen zaio Euskal Herrira iristeko. Martxa jendarteratzeko, jaialdi kutsua edukiko duen aurkezpena egingo dugu hurrengo ostiralean, apirilaren 22an, Algortako Txiki Otaegi enparantzan. Arratsaldeko zazpietatik aurrera, txalaparta, bertsolariak, abeslariak, dantzariak (dantza garaikidea eta zabel-dantza), literatur saioa, laburmetraiak eta abar egongo dira.
Algortako Bilgune Feminista
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun