Eskupilota txapelketa mistoa antolatu du iganderako Gazte Enbatak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 20a, 23:29
Igande honetan, goizetik hasita, Itzubaltzeta / Erromoko Gazte Enbata konpartsak II. Eskupilota Txapelketa Mistoa ospatuko du herriko eskoletako frontoian. Kirolean egin ohi den sexu-bereizketa gainditu asmoz, eta Getxoko Udalaren eskaintza-eza ikusirik, konpartsakideek jarduera urtero errepikatzea ebatzi zuten, lehen edizioko arrakasta itzelaren ondoren. Eskuz binakako txapelketa honetan parte hartu nahi duenak bikote mistoa aurkeztu behar du, hots, bata mutila eta bestea neska. Eskupilotaz gain, bideoforuma eta bazkari osasuntsua ere izango dira bertan, eta Gazte Enbatatik opari sorpresak iragarri dituzte. Izen-ematea Itzubaltzeta gaztetxean edota Branka herriko tabernan egin daiteke, guztia bikoteko 3 euroren truke. Deialdia beraz egina dago. Animo eta pilotak astindu!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun