SOS Arrazakeriak urte asko daramatza herri eta auzoetan Koloretan bizi zine zikloa ematen. Lan horiekin, arrazakeria, bazterketa, immigrazio eta kulturartekotasunaren berri eman nahi du. "Zinema errealitatearen erretratu fidela da askotan, gogorra eta erreala, komikoa eta desitxuratua. Baina oraren gainetik, hainbat egoera ikusteko aukera ematen dute filmek eta horretara, desberdintasunak dakarren aberastasunaz eta diskriminazio ankerren zentzugabekeriaren gaineko gogoeta egitera garamatzate", diote erakundeko kideek.
Getxon bigarren urtez egingo da SOS Arrazakeria taldearen Koloretan bizi zinema-zikloa (lehen Bilbon, Ondarroan, Gurutzetan... izan da). Egoera mingarriak, alaiak, krudelak ikusiko ditugu filmetan, eguneroko aniztasunaren erakusgarri.
El odio - Le hainne
Parisko auzo marjinal bateko hiru gaztek (judu batek, arabiar batek eta Sahara zazpiko beste batek) muturreko indarkeria baliatzen duten polizia agente batzuen arrazakeria bidegabearen lekuko izango dira. Lagun bat manifestazio batean izandako errepresioan hilko dute. Arrazakeria, indarkeria, aukerarik eza, bazterketa eta ghettoak azalduko dira filmean. Metafora gogor batean, gorrotoak gorrotoa nola areagotzen duen, eta gizarte bazterketak gure gizartearen azkena ekarriko duela jasoko da. Mathieu Kassovitzek zuzendu zuen, 1995ean. Frantses lana da, 96 minutukoa. 1995ean Donostiako Zinemaldian Gazteen Saria irabazi zuen, urte berean Zuzendari Onenaren Saria eman zioten Cannesko Jaialdian, eta Frantses Film Onenari Cesar saria ere bai.