Adingabekoak uztailaren lehen astean etorriko direla aurreikusi dute eta horien egonaldia iraileko lehen astera artekoa izango litzateke. Denbora horretan, besteak beste, elikadura orekatua jasotzeko eta basamortuan dagoena baino tenperatura erosoagoan bizitzeko aukera izango dute, ekimeneko arduradunek azaldu dutenez.
ATFALek deialdia egiten die familia getxoztarrei elkartasuneko egitarau honetan parte har dezaten, bi aldeentzako oso aberasgarria delako. Interesa dutenek elkartearen telefonoetara dei dezakete: 658 751 359 edota sahara@atfalgetxo.org e-postara. Halaber, Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo dezakete, 94 466 01 30 telefono zenbakiaren bidez.
