Euskal Jendarteari erabakitzeko eskubidea kentzea itun antiterroristaren helburua zela frogatutzat ematen du Gazte Abertzaleak taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 21a, 16:58

Gazte Abertzaleak taldeak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundea, uste du Alderdi Popularraren eta PSOEren arteko itun antiterroristaren benetako xedea frogatua gelditu zela atzo Madrilgo parlamentuan. Erakunde abertzalearentzat, itun hau euskal gizartearen erabakitzeko eskubidearen kontrako akordioa besterik ez da, eta ez zuen inoiz edonolako talde armatuarekin bukatzeko helbururik izan. Hau argi eta garbi gelditu zen Madrilen Rajoyk eta Rodriguez Zapaterok egindako adierazpenetan. Alderdi politiko baten eta ETAren arteko lotura aztarnen bidez frogatzea ezinezkoa da, azkenik PSOEk onartu duen moduan, kalkulu elektoral bat bideratutako jarrera aldaketa bada ere.

Hala ere, atzo bere ekintzak justifikatzeko espainiar gobernuko presidenteak erabilitako argumentuek erakusten dute, itun horretan bere alderdiaren izaera gonbidatuarena zela, eta azken batean soilik etekin elektoralekin egindako estrategia politikoa zela. Zentzu berean, ikusi ahal izan zen paktu sektarioa zela, Eusko Alkartasuna, ETA bera baino gehiagotan izendatzen zuen ituna.

Beraz, Gazte Abertzaleak berriro gogoratu nahi die PP eta PSOEri, Euskal Herriaren normalizazio politikoa, akordioetarako borondatearen eta erabakitzeko eskubidearen bidetik soilik etorriko dela.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun