Iganderako ibilaldi neurtua antolatu du Simon Otxandategik

Igande honetan 24 urte egingo ditu urtetik urtera Berangoko Simon Otxandategi dantza taldeak antolatzen duen ibilaldi neurtuak. Irteera 10:00etan izango da Elexaldetik abiatuta. Nagusientzat 14 kilometroko ibilbidea prestatu dute; neska-mutikoentzat, berriz, 8 kilometro ingurukoa. Ibilaldiaren erdian atsedenaldia egiteko aukera ere edukiko dute parte-hartzaileek. Horretarako, salda eta saiheskia banatuko dituzte Simon Otxandategikoek. Azkenik, herri bazkaria antolatu dute ospakizunari amaiera emateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun