Horietaz gain, 10.000 biztanletik behera, Araban Amurriok (9.460 biztanle) eta Bizkaian Markina-Xemeinek (4.708 biztanle) ere bikoiztu egin dute euren KZguneetan prestakuntza eskaintzeko jarritako helburua. Baita Galdakaoko Usansolo inguruan ere.
Internauta berriak prestatzerako garaian, arrakastarik handiena udalerri txikiek izaten jarraitzen dute, KZguneetako arduradunen hitzetan. Hainbat zentrotan aurrikusitako erabiltzaile kopurua (15 urtetik gorako herritarren %4) hirukoiztu ere egin da: Arakaldo Bizkaian, Berantevilla eta Kanpetzu Araban; eta Mutiloa, Orendain eta Orexa Gipuzkoan, hurrenez hurren. KZgune bateko herritarren gehiengo erlatiboa Artziniegan (Araba) dago. Bertan, 402 lagunek eman dute izena, bertako biztanleen (1.336) %30ek alegia.