Oraindik ere gertatu daitezkeen lur-jausi txikiek bertan lanean ari diren beharginei kalterik ez eragiteko, txosten teknikoa egin duen enpresak neurri batzuk hartzea gomendatzen du; "babes hezia jartzea", besteak beste, Andres Uriarte Hirigintza zinegotziak azaldu duenez. Horretaz gain, "babes ofizialeko etxebizitzak eraiki ahala", jausi egin den banaketa hormaren ordez beste bat altxatuko dute. Pareta horri eusteko txostenak ez du inolako gomendio berezirik egiten, udal arduradunen hitzetan. Bestalde, ezpondaren goiko partea hustu egingo dute, lur-jausi txikiak geldiarazteko.
Gaiaren ingurukon berriak:
Lur-jausiaren ondorioz, etxetik kanpo daude zortzi familia (2005 Api 21)