Ondategiko atentatuaren osteko konzentrazioko "irainengatik" salaketa jarri dio Morari Azkarragak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 22a, 23:14

Areetako Ondategi kalean izandako atentatua gaitzesteko urtarrilaren 19ko kontzentrazioan gertatu ziren istiluak direla eta, Gotzone Mora Getxoko PSE-EEko zinegotziari (argazkian) eta udalerriko beste bizilagun baten kontrako salaketa jarri du gaur Joseba Azkarraga jarduneko Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak, Eitb24.com webguneak jakinarazi duenez. Ermuko Foroko kide eta Leioako EHUko irakaslea ere denari "irainak eta kalumniak" egin izana leporatzen dio. Moraren iritziz, Azkarraga "nazionalismoarekin bat egiten ez duten sektoreak beldurtzeko eta isilarazteko" ahaleginak egin nahian dabil. Epaiketa datorren maitzaren 13an egingo da Getxon.

Gotzone Morak Joseba Azkarragaren jarrera gogor kritikatu du eta esan, terrorismoa baztertzea helburu duten adierazpenak "zapaltzen" ahalegintzen dela jarduneko sailburua. "Azkarragak gai honen aurrean hartu duen jarrerarekin adierazpen askatasuna errespetatzen ez duela garbi gelditu da" gaitzetsi du zinegotzi sozialistak. Bestalde, Morak esan du Justizia Ministerioari babesa eskatuko diola. Azkarraga sailburu izanik, honek, epaiketan "eragina" izan dezakeela uste du zinegotzi sozialistak.

Gaiaren inguruko berriak:

Moraren jarrera gaitzetsi du PSE-EEk (2005 Urt 20)

Irainen atzean PP egon daitekeela uste du Zarraoak (2005 Urt 19)

Tirabiren zergatia pankarta ote? (2005 Urt 19)

Zarraoari irainak atentatua gaitzesteko elkarretaratzean (2005 Urt 19)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun