Antzerkiola Imagionariaren arabera, "Kaputen kanta" lana hildakoen kanta da, hilotzen dantza, amaieraren ospakizuna, requiem alaia. Ivy eta Dora, bibolina eta tronpeta, itxura iluneko espaziora heldu dira euren bihotz dantzariekin. Negar-kantari baldar hauek, heriotzaren aurrean atsekabetu beharrean, zulo eta amaiera guztiak ospatzen dituzte, berriz hasteko eta guztiz bizirik sentitzeko aukera ematen baitigute.
Ángel González poetaren hitzetan "Urtebete bizi ahal izateko / beharrezkoa da askotan hiltzea / requiem alaia eskatzen diegu izadi, izaki eta gizakiei / guztiz bizitzeko behar genuen heriotza hau ospatzeko".