DYAk jakinarazi duenez, 44 urteko langile bi zauritu dira gaur goizean Algortako okindegi bateko labean leherketa gertatu denean. Istripua 09:30ean izan da Ollarretxe kalean kokatutako lokalean, labearen edukia lehertu denean. Izaera desberdineko erredurak eragin dizkie leherketak Leioako A.H.S. eta R.C.P. getxoztarrari eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte pronostiko erreserbatuko zauriekin.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.