Antzinean, Erandioko auzo ezberdinetako baserritarrak batzen ziren, apirilaren hasieran aukeratutako egun eta tokian, musika doinuz eta dantzaz beteriko jai egunaz gozatzeko. Finean, erandioztar guztien arteko harremanak sendotzeko balio zuen ospakizunak. Kanpomartxon parte hartzen zutenak lotzen zituena euskara zenez, Erandioko euskaldunen eta euskaltzaleen jaia bihurtu da Berbotsi esker.
Egitaraua:
11:30ean. Jai hasiera dantzariekin (Goi Alde, Trabudu eta Uztargi).
13:30ean. Bertsolariak: Altzaga ikastolako bertsolari gaztetxoak, Etxahun Lekua, Xabier Paia eta Oihane Enbeita.
14:30ean. Herri bazkaria.
17:00etan. Betiko kantuak (Kepa eta Roberto) nagusientzat eta antzerkia txikientzat.
18:00etan. Dantzaldia: Tapia eta Leturia.
Eta egun osoan zehar: umeentzako gazteluak, arko, jokuak, txosna, musika, taloak, eta sorpresak...
Gaiaren inguruko berriak:
EAEko hauteskundeak direla eta Kanpomartxoren data aldatu du Berbotsek (2005 Mar 25)
Igande honetan Kanpomartxo jaiaren XV edizioa ospatuko da Erandioko Goikoan. Hainbat hamarkadatan galduta egon zen eta orain dela 15 urte berreskuratu zuen baserri giroko euskal jaia