Endika Lejarzegi ostegun honetan epaituko dute berriro

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 25a, 20:11

Endika Lejarzegi Algortarra berriro epaituko dute apirilaren 28an (osteguna), Espainiako Auzitegi Nazionalean. Epaiketa honetan bera da akusatu bakarra. Fiskalak 15 urteko espetxe zigorra eskatzen du berarentzat, 2000ko ekainean Agurainen (Araba) banketxe batzuen kutxa automatikoen kotrako erasoak egitea leporatuta. Akusazioa Ertzaintzak egin du: gertakarien inguruan Endikaren ADN aztarnak zituen arroparen bat topatu zuela dio. Horixe da “froga” bakarra. Sumario honetan, epaileak askatasuna eman zion fidantzapean.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak behin eta berriro salatu du Ertzaintzak inongo berme juridikorik gabe aurkezten dituen ustezko ADN frogak. Izan ere, metodo hori erabiltzen ari da azken aldian nahi duten gazteei kale erasoak leporatzeko, polizia zientifiko gisa agertu eta “froga” garbi eta ukaezinak direlakoan. Baina polizia honen jokabide eta jazarpen politikoak kontutan hartuta esan behar da inongo berme judizialik gabeko ustezko ADN froga horiek ez dutela ezer frogatzen eta horien erabiliz ezin dela gazte bat bizitza osorako espetxeratu.

oihu@
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko agerkari elektronikoa
http://oihua.webgune.net
e-posta: oihua@barrutik.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun