Lan-esparru horiek guztiak betetzeko deia luzatu dute Ibaizabal eta Kurutziaga ikastolek. Parte hartzeko boluntario bakoitzak aipatutako zereginetatik nahi duen lana aukeratu dezake. Lan banaketen arduradunek kontuan hartuko dituzte eskariak. Dena dela, aukeratu den zeregina ziurtatzeko modurik ez dute aurrikusten antolatzaileek. Horregatik, lan aukeran artean lehentasunen arabera bizpahiru aukeratzea gomendatzen dute. Horretarako, Ibaizabal eta Kurutziaga ikastoletan eta Durangoko tabernetan jarri diren orrietan izena eman behar da lehenbailehen (izena eta harremanetarako telefonoa edo e-posta helbidea behar dira).
Boluntario bakoitzak, lan-taldeak ahalik eta azkarren osatze aldera, lan bakoitzerako hiru edo lau lagunen izena ematea litzateke egokiena. Izena emateko epea maiatzaren 6an amaituko da.