Arkotxako bizilagunak bihar itzuliko dira etxera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 26a, 20:34

Arkotxa kaleko 27. atariko bizilagunek asteazken honetan itzuliko dira euren etxeetara, Maria Garcia auzo-elkarteko presidenteak adierazitakoaren arabera. Asteazken gauean lur-jausia izan ostean, Igeretxe hotelean edota familiarrekin eman dituzte gauak bertokoek. Auzokideek Andres Uriarte Hirigintza zinegotziarekin eta udal arkitektoekin izandako bileraren ostean eman zuen atzo horren berri Garciak. Bitartean, asteburu honetara arte luzatuko dira konponketa lanak, Uriarteren hitzetan. Lur-jausia izandako eremuan "babes-neurriak" jartzen ari dira "babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzen dabiltzan beharginek kalterik izan ez dezaten".

Hirigintza zinegotziak berriz adierazi zuen atzo "inolako arriskurik ez" dagoela bertan dagoen "etxearentzat, ezta bere bizilagunentzat ere", "ez delako agertu kezka eragin dezaketen arrakalarik". Babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko lanek "ia ia berehala" segitu ahal izango dute udal arduradunaren hitzetan.

Gaiaren inguruko berriak:

Arkotxako lur-jausiari buruzko Ikerketa Batzordea eskatu du Getxoko PPk (2005 Api 22)

Arkotxan gertatutakoaren kontura, hedabideetan agertu nahi izatea egotzi diote Arrueri (2005 Api 22)

Gutxienez astelehenera arte emango diete ostatu Arkotxako bizilagunei (2005 Api 22)

Lur-jausiaren ondorioz, etxetik kanpo daude zortzi familia (2005 Api 21)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun