Azaleraren arabera saltzen ari dira Gobela kiroldegiko aparkalekuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 26a, 21:58

Atzo bertan eman zitzaion hasiera orain gutxi zabaldutako Gobela kiroldegi azpian egindako aparkatzeko 281 tokietatik bateren bat erosteko epeari. Maiatzaren 25era bitartean, inguruan bizi diren lagunek (Plentzia Hirian, "Viviendas de Vizcaya" delakoetan...) baino ezin izango dute egin eskaera. Epe hori bukatutakoan, aparkatzeko tokiak geratzen badira, edozein getxoztarrek edukiko du erosteko aukera. Hain zuzen ere, horien salmenta egiten ari den “Construcciones Olabarri” enpresaren eskaera ontzat emanez, "hasieran adostutako 12.500 euroko (BEZa barne) bataz besteko prezioa oinarritzat hartu" eta aparkalekuen salneurria azaleraren arabera finkatu du Getxoko Udalak, "toki guztiak berdinak ez direlako". Horrela, 12.051 (11,5 metro koadro) –gehienak– eta 14.400 euro inguru (17 metro koadrotik gorakoak) artean daude, emakida 25 urtekoa (luzatu daitekeena) izango delarik.

Beste alde batetik, eskaerak dauden tokiak baino gutxiago badira, zonaldeka banatuko dira, aparkalekuen sakabanaketa saihesteko. Eta getxoztar guztiei erosteko aukera emanda ere, betetzen ez badira, beste udalerrietako bizilagunei emango zaie erosteko auketa, Iñaki Zarraoa alkateak azaldutakoaren arabera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun