Ekainaren 1ean zerga ordaindu ez dutenek premiamenduzko prozedurari erantzun eta errekargu interesak eta kostuak ordaindu beharko dituzte, udaletxeko zerga-bilketa bulegoan, Goikouriak ohartarazi duenez.
Horretaz gain, ordainagirian agertzen diren datuak ondo begiratzeko eskatu die herritar guztiei Erandioko Udalak, eta errakuntzarik antzemanez gero, horren berri emateko. "Dena den, ordainagiria hartu ez izanak, edo ordainagirietan errakuntzak egoteak ez du ordaindu beharra salbuesten", Ogasun zinegotziak jakinarazi duenez.
Joseba Goikouria Ogasun, Finantza eta Ondare zinegotziak atzo jakinarazi zuenez, Erandion erroldatutako automobilen kopuruak 12.022tik 12.552ra egin du gora (%8,4), 2004tik 2005era bitartean. Ibilgailuen Zirkulazio Zerga errekargurik gabe ordaintzeko borondatezko epea maiatzaren 31ra arte egongo dela zabalik gogoratzeko emandako prentsaurrekoan eman zituen ezagutzera datuak udal arduradunak. Ordainketa banketxe bidez (