Aiboa Casares libre utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak epaia erabaki bitartean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 27a, 17:43

Aiboa Casares Segiko kide erandioztarra eta berarekin batera preso zeuden Haika eta Segiko ia kide guztiak libre utzi dituzte gaur eguerdian Espainiako Auzitegi Nazionaleko 4. Aretoko epaileek. Gaur amaitu da Madrilen azken hilabeteotan burutu den 18/01 Jarrai, Haika eta Segiren kontrako epaiketa eta Aiora Epelde eta Arkaitz Rodriguezek izan ezik, beste 26 akusatuek beren herrian itxaron ahal izango dute epaia. Epelde eta Rodriguezi beste sumario batean ere kokatzen ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, ETA erakunde armatuan kide berriak bilatzea leporatuta. Martxoaren 4an hasi zen 4. Aretoak preso zeuden auziperatuak askatzen, egun horretan Igor Ortega, Olatz Dañobeitia, Olatz Carro, Ugaitz Elizaran, Garazi Biteri eta Garikoitz Etxeberriari askatasuna eman ziela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun