Urtzi Murueta isolatu egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 27a, 17:47

Urtzi Murueta (Leioa) euskal preso politikoari 12 eguneko isolamendu zigorra ezarri zioten joan zen ostiralean, funtzionarioekin izandako ika-mika baten ondoren. Telefono deiak ere kendu dizkiote tarte honetan. Horrezaz gainera mehatxatu egin dute, horrelako gehiagorik izatekotan bisitak kristalezko kabinetan egingo dituela esanez. Urtzi Graguignan (Frantzia) espetxean dago, eta bera da espetxe honetan dagoen euskal preso politiko bakarra.

oihu@
Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko agerkari elektronikoa
http://oihua.webgune.net
e-posta: oihua@barrutik.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun