"Baietz 600 lortu!" sostengu kanpaina arratsaldean aurkeztuko du Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 27a, 18:59

Uribe Kostako Koska irrati libreak gaur arratsaldeko 20:00etan aurkeztuko du irratiaren autokudeaketa bultzatzeko kanpaina Itzubaltzeta / Erromoko Itzubaltzeta gaztetxean. Ekimenaren helburua irratia lagunduko duten 600 “koskakide” eskuratzea da eta, trukean, irratiak “proiektu pottoloagoak” egingo ditu herriari lotutakoak, tartean egunero zabalduko duten goizeko magazina. Kanpainari datorren ostiralean, apirilaren 29an, emango diote hasiera Itzubaltzeta gaztetxean antolatu duten kontzertuan. Bertan, Algortako White Cofee, Txango eta Hechicero, Berangoko DJ L&L eta Irungo Bad Sound System taldeek joko dute.

Kanpaina hau burutzeko erabakia iragan den otsailaren bukaeran hartu zuen Koska elkartearen batzarrak, "Interviu" aldizkariak irrati librea eta "ETAren inguruak" artikulu batean lotu eta gero.

Harremanetarako:

koskairratia@koskairratia.com

Gaiaren inguruko berriak:

"Koskakide" bazkidetza kanpaina abian jarri du Koska irratiak (2005 Ots 25)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun