Etxean dira Arkotxako bizilagunak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 27a, 20:26

Inguruan izandako Lur-jausiaren ondorioz euren etxeak utzi zituzten Algortako Arkotxa kaleko 27. atariko 11 bizilagunak etxera bueltatu dira, Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak jakinarazi duenez. Udal agintariak bertoko auzotarrek egun guzti hauetan agertutako jarrera eta jokabide "ezinhobeak" goraipatu ditu. ”Hasiera batean, susto ederra hartu eta nahasita ibili ziren arren, hitz egitn eta auzia ulertzeko jarrera erakutsi dute udal agintariekin zein etxebizitzak eraikitzen ari den enpresaren buruekin”, adierazi du Zarraoak.

Udaleko eta inguruan babes ofizialeko etxebizitzak egiten ari den enpresako teknikariek "etengabe" ikuskatzen aritu dira, bertatik bertara, lur-jausia izandako zatia; eta, berriro ere, "ez dute inolako arrisku egoerarik atzeman inguruko etxeentzat", Zarraoak azaldu duenez. Azken egunotan etxe bekaldeetan hormigoia bota eta burdinak ipini eta gero, datorren astean hasiko dira eraikuntza berriko 1+ maila egiteko lanak. "Horri esker hobeto eutsi ahal izango zaie gune horretako lurreei", alkatearen hitzetan.

Gaiaren inguruko berriak:

Arkotxako bizilagunak bihar itzuliko dira etxera (2005 Api 26)

Arkotxako lur-jausiari buruzko Ikerketa Batzordea eskatu du Getxoko PPk (2005 Api 22)

Arkotxan gertatutakoaren kontura, hedabideetan agertu nahi izatea egotzi diote Arrueri (2005 Api 22)

Gutxienez astelehenera arte emango diete ostatu Arkotxako bizilagunei (2005 Api 22)

Lur-jausiaren ondorioz, etxetik kanpo daude zortzi familia (2005 Api 21)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun