Igeltsera gaztetxerako proiektua ostiralean aurkeztuko du SGAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 27a, 20:42
Sopelako Gazte Asanbladak UKBERRIri jakinarazi dionez, Igeltsera gaztetxerako asanbladak duen proiektua ostiral honetan aurkeztuko dute, prentsaurrekoan, Sopela eta Urdulizko gazteek. Hitzordua Udaletxeko plazan izango da, goizeko 12:00etan. Gaur egun desalojatzeko agindupean daude gaztetxeko kideak, iragan den apirilaren 22an ertzainek Bizkaiko Foru Aldundiaren agindua eman zietenetik. Idazkiak 10 eguneko epea uzten zien SGAko kideei lokala husteko. Irudian, Igeltsera gaztetxea okupazio egunean.
Gaiaren inguruko berriak:

Alde egiteko agindua jaso dute Mecanica La Peñan sortutako gaztetxekoek (2005 Api 23)

Txukuntzeko lanekin jarraitzen dute Mecanica La Peñan zabaldutako gaztetxean (2005 Api 17)

Herriz herri autogestioa zabaldu, Sopelako Gazte Asanbladaren komunikatua (2005 Api 17)

Sopelako Gazte Asanbladak Mecanica La Peña lantegi zaharra okupatu du Urdulizen (2005 Api 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun