Urrira arte jarraituko dute greban Areeta eta Larrabetzu arteko autobusetako langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 27a, 21:06

Apirilaren 28rako eta 29rako ere, hau da, bihar eta etzirako greba deialdia egin dute "Autobuses de Lujua" enpresako Areeta-Larrabetzu eta Bilbao-Aiartza lineetako langileek. Martxoan hasi zirenetik 23 egunetan utzi diote lan egiteari eta hurrengo sei hilabetetan zehar ere lanuzteekin jarraituko dutela iragarri dute, urrira arte beraz. Hile bakoitzean 14 eguneko lanuzteekin hain zuzen ere. Bizkaibuseko gainontzeko langileek dituzten "ekonomia eta giza-baldintzak" izatea eskatzen dute.

Gaiaren inguruko berriak:

Aurrera darrai Areeta eta Larrabetzu arteko autobusen grebak (2005 Api 04)

Gaur hasi da Areeta eta Larrabetzu arteko autobusen greba (2005 Mar 01)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun