Pasa den igandean Zuerako espetxera egindako martxan 350 bat pertsonak parte hartu zuen, Radio Topo irratia eta Pititako Informatzen buletin digitalak jakinarazi dutenez. Burututakoa IV. martxa izan da eta aurten "Kartzela eguneroko erahilketa da" zen leloa, orain arte Zueran hildako 13 presoak gogoan. Euskal Herriatik autobus bat abiatu zen Zuerara, bertan bost orduko jaialdian eta protestaldian parte hartzeko. Guardia Zibilaren presentzia handia izan arren, ez zen arazorik egon antolatutako ekitaldi guztiak espetxearen aurrean burutzeko. Uribe Kostako 36 EPPKko presoetatik 4 daude Zuerako espetxean: Iñaki Bilbao urduliztarra, Olga Sanz eta Txabi Moreno sopeloztarrak eta Martin Etxegarai berangoztarra.