Izena emateko 94 491 01 14 telefono zenbakira dei dezakete interesa dutenek edo gaztebulegoa@getxo.net e-posta helbidera mezua bidaliz. Algortan dagoen Gazte Informazio Bulegora (Tangora Etxea, Algortako etorbidea, 98) ere jo dezakete astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:00etara. Larunbatetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara. Aurten, berrikuntza gisa, sakeleko telefono bidezko mezuen bitartez egongo da ikastaroetan izena emateko aukera, SMS bat bidaliz 667 600 740ra tailerraren izena jarriz.
Sukaldaritza ikastaroa: bizirauten ikasi
12 eta 17 urte artekoei zuzenduta, gaztelaniaz eskainiko dute maiatzaren 7an, 14ean, 21ean eta 28an, 11:00etatik 13:00etara. Sukalditzarako sarrera, bere oinarrizko teknikak ikasten eta plater errezak eta arin egitekoak erakutsiko dituzte. Izena emateko epea maiatzaren 6an amaituko da.
Txirrindularen mekanika
Maiatzaren 21ean, larunbatez, emango dute, 10:00etatik 13:30era. 12 eta 17 urte artekoei zuzenduta, gaztelaniaz ala euskaraz eskainiko dute. Norberaren ahalmena, lan taldea, tresna modernoak, txirrindulen ezaugarri mekanikoak eta lan mekaniko txikietarako gaitasunak landuko dituzte. Izenematea egiteko epea maiatzaren 10ean amaituko da.
Funky dantza
18 eta 30 urte arteko gazteei zuzenduta, euskaraz ala gaztelaniaz, ekainaren 13an, 15ean eta 17an izango da, 18:00etatik 20:00etara. Gorputzaren mugimenduaren koordinazioa, talde-izaera sortzea,norberaren konfidantza, gorputz adierazpena, musikaren gozamena, sormena eta lan taldea landuko dituzte.
Sexualitatea
Ekainaren 7an, 14ean eta 21ean izango da, 18:00etatik 20:00etara 12 eta 17 urte artekoentzat, euskaraz ala gaztelaniaz. Desberdintasunaren errespetua eta onarpena landuko dituzte eta baita gorputzaren ezagutza ere (desberdintasun anatomikoak, gorputz aldaketak, genitalak, plazerra, jarrera sexualak bizitzan zehar, rol sexualak, izaera sexuala eta genero izaera, sexu jarrerak eta sexu aniztasuna, berbarik gabeko komunikazioa, maitasuna, osasuna, sexualitatea, ugalketa, haurdunaldia, erditzea eta sorkuntza. Izena emateko epea maiatzaren 25era arte izango da.
Akrobazia eta malabareak
12 eta 17 urte artekoei zuzenduta, gaztelaniaz eta/edo euskaraz, uztailaren 1ean, 8an eta 15ean izango da 18:00etatik 20:00etara. Akrobaziaren eta malabareen mundua emango dute ezagutzera, bere elementuak, sormena eta eskuen eta hanken trebetasuna landuz, konzentrazioa eta erlajazioa lan egitearekin batera. Izenematea datorrenekainaren 15era arte egongo da zabalik.