Arrigorriagako gasolindegian itxaroten dute Aiboa Casares 2:00etarako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 28a, 03:26

Aiboa Casares eta Boceguillasen batutako beste 23 auziperatuk senide eta lagunekin ospatu dute ia guztien askatasuna. Aldiz, Aiora Epelde eta Arkaitz Rodriguez ez ezik Navalcarnerotik irten behar ziren bi lagunak ere ez dira atera espetxetik. Boceguillasen inguruan Guardia Zibilaren presentzia handia izan da, 24:00ak aldera 18/01 sumarioko gazteak eta beren senide eta lagunak hortik Euskal Herrira abiatu bitartean, Koska irratiko kazetari batek jakinarazi duenez. Berriz, Casaresen lagun batek UKBERRIri esan dionagatik 2:00ak eta 2:30ak bitartean helduko litzateke gaztea Astrabuduara. Azkenean, Erandioko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Arrigorriagako gasolindegian prestatu du hitzordua eta bertara abiatu dira Astrabuduako herriko tabernan itxaroten ari ziren guztiak, baita eskualdeko beste herri batzuetako lagunak ere. Une horretan 50 bat pertsona daude Arrigorriagan Aiboa Casaresen zain, kotxe karabanan Astrabuduaraino laguntzeko asmoz.

Gaiaren inguruko berriak:

Gaueko 12etatik aurrera helduko da Aiboa Casares Astrabuduara

Aiboa Casares libre utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak epaia erabaki bitartean
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun