Presoen estatus politikoaren alde zazpi kontzentrazio egingo dira bihar Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 28a, 16:11

Etxerat elkarteak hilabetero azken ostiraletan deitutako mobilizazioari erantzunez zapi kontzentrazio burutuko dira Uribe Kostan biharko egunean. Protesten leloa "Isolamendu Politikoaren kontra, Estatus Politikoaren alde, euskal presoak Euskal Herrira!" izango da. Ohikoa denez, kontzentrazioak honako lekuetan egingo dira: Leioa: Boulevarrean, 20:00etan; Areeta: Xake enparantzan, 20:00etan; Algorta: Telletxen, 20:00etan; Berango: Gudari enparantzan, 20:00etan; Sopela: Udaletxeko plazan, 20:00etan; Urduliz: BBVA bankuaren aurrean, 20:00etan; Armintza: bus geltokiaren aurrean, 19:30ean. Bestalde, arratsalde horretan ere, presoen aldeko talo-jana egingo da Algortako Amnistia tabernan, 20:00etatik aurrera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun