Astrabuduako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak UKBERRIri jakinarazi dionez gaur iluntzean erabakiko da atzo askatasunean utzitako Aiboa Casares Segiko kideari ongi etorri ofiziala noiz egingo dioten, baina litekeena da maiatzaren 8an edo 9an izatea. Bestalde, gaur goizeko 2:25ak aldera heldu da Casares Arrigorriagako gasolindegira non Astrabuduako eta eskualdeko 50 bat lagun zituen zain. Harrera egin ostean autokarabana osatuz Astrabuduara abiatu dira. Bertan, herriari bira eman ondoren, herriko tabernan bere argazkia kendu eta gertaera ospatu dute ordu txikietaraino. Argazkian, gaur goizean Astrabuduako herriko tabernan zegoen giroaren irudi bat. Casares erdian dago, lepoko horiarekin.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!