Sopelan izango du lehendabiziko helmuga Euskal Bizikletak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 28a, 21:30

Euskal Bizikletako antolatzaileek gaur eman dute jakitera aurtengo edizioko ibilbidea. Eibarren hasiko da lasterketa ekainaren 1ean lau egun beranduago, hau da, hilaren 5ean Arraten bukatzeko. 750,9 kilometrotakoa izango da ibilbide osoa, iaz baina 50 gehiago. Beti bezala, bost etapa edukiko ditu. Horietatik hiruk Bizkaian izango dute bukaera, bik Gipuzkoan eta beste batek Araban (kontuan hartuta 4. etapa bi sektoretan banatuko dela). Hain zuzen ere, lehenengoak Sopelan izango du helmuga. Hortaz, bigarrena Uribe Kostako udalerritik abiatuko da.

Eibarretik abiatuko dira txirrindulariak ekainaren 1ean eta Sopelara arte iritsiko dira; hurrengo egunean, Sopela bertatik irten eta Tolosara joango dira; hirugarren etapak Arabako errepideak zeharkatuko ditu eta Oroko Ama Birjinaren Santutegiko gainan bukatuko da.

Laugarren etapa larunbatean izango da eta bi sektoreko ohiko jardunaldia izango da. Lehen sektoreak, linean, Murgia-Zuiatik abiatuko da, eta bigarrena, erlojuz kontrakoa, Elorrion hasiko da, iaz bezela, Abadiñon bukatzeko. Azken egunean Abadiñotik bertatik irten eta Arrateko igoera (Eibar) gainditu beharko dute.

Etapak:

1. Eibar - Sopela; 2. Sopela - Tolosa; 3. Tolosa - Oroko Santutegia; 4. Murgia-Zuia - Abadiño (linean), eta Elorrio - Abadiño-Matiena (erlojupean); 5. Abadiño - Arrate.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun