Berangoko Simon Otxandategi dantza taldeak Nekazaritza eta Artisautza XII. Azoka antolatu du igande honetarako. Feriak goizeko 9:30ean irekiko ditu ateak, eta Elexaldeko landetan. Antolatzaileen arabera, aurtengo edizioan herrira hurbiltzen direnek sagardoa, txakolia edota lorak erosi ahal izango dituzte. Gainera, azokan zehar, Euskal Pastelaren Euskadiko Txapelketaren zazpigarren edizioa jokatuko da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!