Prest dituzte Gorlizen Done Jakue biderako hurrengo bi etapak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 28a, 22:31

Done Jakue bidean barrena, 27 kilometroko ibilaldia egin zuten apirilaren 16an, Orreaga eta Larrasoaña artean (Nafarroan), Gorlizko Kultur Etxeak antolatutako bidaian izena eman zutenek. Bigarren eta hirugarren etapak, berriz, maiatzak 7rako eta 28rako antolatu dituzte, hurrenez hurren. Larrasoaña (argazkian, bertoko zubia) eta Zizur Txikia artean 20,7 kilometroko ibilbidea egiteko, goizeko bostetan abiatuko da autobusa Uribe Kostako herritik, 21:00ak aldera bueltan egoteko. Txangoaren salneurria 10 eurokoa izango da, 2095 0166 10 9104426829 kontu korronte zenbakian sartu beharrekoa. Informazioa eta izen ematea (apirilaren 30era arte), Gorlizko Kultur Etxean (94 677 40 00).

Hirugarren etapari dagokionez, Zizur Txikia eta Gares artean izango da. 19 kilometro guztira. Goizeko seietan abiatuko dira Gorliztik, 18:00etan etxean egoteko. Aurrekoetan bezala, honetan ere 10 euro ordaindu beharko dira. Maiatzaren 20ra arte dago izena emateko aukera.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun