Autofinantziazioak (txosnak, kontzertuak eta jaiak) orain arte ekonomikoki aurrera egiteko balio izan digu, baina nolabaiteko irrati kapaza bat nahi badugu eskualdean, ez dugu inolaz ere nahikoa izango.
Gu koskakideak... zu ere bai!
Horregatik zuoi, edozein modutan Koska bizitzen dozuenoi, laguntzeko deia zabaltzen dizuegu:
Apirilaren 29tik aurrera koskakide kanpaina burutuko dugu, 600 koskakide egitea helburu markatu dugularik, kuota 12 eurokoa izango litzateke (urtean). Laguntza txiki horrekin, proiektu pottoloagoak egitera lagunduko gaituzue; hots, goizeroko irratsaio bat...
Koskakide kanpainia burutzeko eskualdeko eragile ezberdinen laguntza izan arren, edozein pertsonari koskakide egiteko deia luzatzen diogu, beharrezkoa dugulako irrati euskaldun hobeagoa, gaur egun dugun sistema kapitalista-indibidualista hutsari komunikabide herritarraren garapenarekin aurre egiteko, sasikomunikabide arruntek botatzen duten gezurren aurrean kontrainformazioa parez pare ipintzeko...
Beraz, koska-kide gura badozu izan, jarri zaitez gurekin kontaktuan e-posta honen bitartez: koskairratia@koskairratia.com
Hamaika gauza aldatzeko edota sortzeko izango da zure aportazioa!
Horren harira, ostirala 29an kontzertuak izango dira Itzubaltzeta gaztetxean, 19:30tatik aurrera. Parte hartuko duten taldeak, White Cofee (metal, Algorta), DJ L&L (hip-hop/reggae, Berango), eta berarekin batera, Txango (Reggae, Algorta) eta Hechicero (hip-hop/ Reggae, Algorta) abestuko dute. Eta azkenik, Bad Sound System (hip-hop/ragaa, Irun).