Sopela eta Urdulizko gazteok proiektu berria daukagu, Igeltsera gaztetxea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 29a, 19:14

Ez da berria lokal autogestionatuen beharra dagoela Sopela eta Urdulizko gazteen artean. Urte hauetan zehar saiakera ugari burutu dira hau lortzeko, baina bidea guztiz baldintzatua egon da agintariek jarri dituzten oztopoengatik. Honen islada izan dira Sopelako gaztetxe zaharra eta Eskola Gorriak edo Urdulizko lehenengo Igeltsera gaztetxea. Hiru urte igaro dira dagoeneko azken bi horiek bota zituztenetik hutsune handia utziz kultura eta herri antolakuntza mailan. Horregatik, duela hiru hilabete lanean hasi ginen berriro gazte asanblada berri bat eratuz herri bietako gazteen artean. Oraingoan, zenbait eztabaida izan eta gero berehala okupatzea erabaki genuen eta horrela pasadan apirilaren 16an antzineko Mecanica de la Peña eraikina okupatu genuen, gaur egun Igeltsera gaztetxea bilakatu duguna.

Hasieratik lanari ekin diogu, lan egiteko metodologia zehaztuz eta asanblerismoa eta autogestioa tresnatzat hartuz, lokal honi bizitza ematen dihardugu. Baina gure asmoak ez dira hemen gelditzen, kalera irten nahi dugu, zer egiten dugun herriari erakutsi, horrela, mundu guztiak parte har dezan proiektu honetan.

Ez gaude prest kultura eta aisialdiaren gestioa empresa pribatuen esku uztera, erantzunkizun hori herriari dagokiola uste baitugu eta gazte asanbladatik hori bultzatuko dugu.

Kriminalizatu nahi gaituzte

Bukatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak eta bertoko udalek hamaika oztopo jartzen ari direla salatu nahi ditugu. Kriminalizatu nahi gaituzte etxebizitza duin bat edukitzeko eskubidea galarazten diguten bitartean. Guzti hau da gure herria jasaten ari den espekulazio basatiaren emaitza, langilegoari eta gazteoi kaltetzen gaituena zuzen-zuzenean. Datuen arabera, batazbeste 227.000 eurora heldu dela etxebizitzen balioen. %71 igo da azken 6 urtetan. Honen aurrean, gazteon soldataren batazbestekoa 900 eurotan dago, %6a bakarrik igo delarik. Errealitate honen aurrean okupatzea beharrezkoa ikusten dugu. Bizkaiko Foru Aldundiak eta udalak aurrera eramaten ari diren politika espekulatzaile honen barruan, Uribe Kostako Korridorea eta Lurralde Plan Partziala bezalako proiektu txikitzaileak ere gaitzetsi nahi ditugu, naturarekiko guztiz erasokorrak direlako.

Gure asmoak eta helburuak zapuztu nahian dabiltza eta argi eta ozen esan nahi dugu, guk antolatutako guneak nahi ditugula, eta hemendik herriko eguneroko bizitzan eta beharretan parte hartuko dugula.

Herri partehartzaile eta gazteria antolatua nahi dugulako,
GORA GAZTETXEA!!!!!!!

Sopela eta Urdulizko Gazte Asanblada


Gaiaren inguruko berriak:

Igeltsera gaztetxerako proiektua ostiralean aurkeztuko du SGAk (2005 Api 27)

Alde egiteko agindua jaso dute Mecanica La Peñan sortutako gaztetxekoek (2005 Api 23)

Txukuntzeko lanekin jarraitzen dute Mecanica La Peñan zabaldutako gaztetxean (2005 Api 17)

Herriz herri autogestioa zabaldu, Sopelako Gazte Asanbladaren komunikatua (2005 Api 17)

Sopelako Gazte Asanbladak Mecanica La Peña lantegi zaharra okupatu du Urdulizen (2005 Api 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun