Gazte asanbladak Sopelan prentsaurrekoa ematen ari zen bitartean, Urdulizen gaztetxean sartu da Ertzaintza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 29a, 19:21

Arazoak arazo, gaur eguerdian eman du Igeltsera gaztetxerako duen egitasmoaren berri Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladak. Hain zuzen ere, Sopelako udaletxeko plazan prentsaurrekoa ematen ari zirela, Urdulizko Mecanica La Peña lantegi zaharreko eraikinera sartu da Ertzaintza. "Kartelak apurtu eta pankartak kendu ostean, bertan zeuden 20 bat lagun identifikatu dituzte" polizia agenteek, bi herrietako gazteek osatzen duten taldeko kide batek UKBERRIri adierazi dionez. "Bi zeta eta sozialeko beste bi auto hurreratu dira bertara, gaztetxean zeuden guztiak identifikatzeko agindua zeukatela esanez, erakutsi ere egin dute", azaldu du gazteak.

Sopelako prentsaurrekoan, berriz, udaltzainak joan zaizkie "polizia buru berria eta guzti", egiten ari zirena "baimenik gabeko kontzentrazioa" zela esanez. "Hala ere, identifikatuko ez ginela eta amaitu arte jarraituko genuela esan, eta horrela egin dugu", adierazi du Sopela eta Urdulizko Gazte Asanbladako kideak.

Gaiaren inguruko berriak:

Sopela eta Urdulizko gazteok proiektu berria daukagu, Igeltsera gaztetxea

Igeltsera gaztetxerako proiektua ostiralean aurkeztuko du SGAk (2005 Api 27)

Alde egiteko agindua jaso dute Mecanica La Peñan sortutako gaztetxekoek (2005 Api 23)

Txukuntzeko lanekin jarraitzen dute Mecanica La Peñan zabaldutako gaztetxean (2005 Api 17)

Herriz herri autogestioa zabaldu, Sopelako Gazte Asanbladaren komunikatua (2005 Api 17)

Sopelako Gazte Asanbladak Mecanica La Peña lantegi zaharra okupatu du Urdulizen (2005 Api 17)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun