Ereagako igogailurako salneurriak onartu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 29a, 20:59

Getxoko Udaleko Osoko Bilkurak Ereagako igogailua erabiltzeko salneurriak onartu ditu. Lantzean behingo txartelak 0,20 euro balioko du, 10 bidaietako bonoak, berriz, 1,80 euro eta Creditrans txartelarekin 0,18 euro balioko du bidaia bakoitzak. 10 eurotik gorako billeteak ez dira onartuko eta, creditransa onartuko den arren, ezin izango da igogailuan bertan erosi. Igogailuaren ordutegia, 10:30etik 20:00ak artekoa izango da, azarotik martxora bitartean, eta 10:00etatik 22:30ak arte, apiriletik urrira artean. Datorren ekainaren hasieran irekiko dute.

Ereagako hondartza eta Algorta arteko igogailuaren erabiltzaileentzako araudia ere onartu da, zerbitzuaren eskarmentuaren arabera aldatu egin badaiteke ere. Araudiaren arabera, debekatuta egongo da bizikletan doazenek erabiltzea, trizikloak eta lagunduta doazen haurren bizikletatxoak onartuko diren arren. Ezin izango da erre eta, animaliak, altzoan eramanez gero sartu ahal izango dira, Jose Manuel Etxebarria alkateordeak azaldu duenez. Itsuen txakurrak sartu ahal izango dira ere bai, lotuta badaude eta muturrekoa jarrita baldin badute. Irristailuak ezin izango dira jarrita eraman eta surf eta bodyboard oholak sartu ahal izango dira.

12 euroko isuna

Igogailuan 15 lagun sartu ahal izango dira gehienez, eta txartelak ereaga aldean kokatuko den txarteldegian erosi ahal izango dira. Bidaia-txartel barik egiten dutenek 12 euroko isuna jasoko dute. Araudia egiteko, antzeko ezaugarriak dituzten beste zerbitzu batzuk hartu dira kontuan, hala nola, Begoñako igogailua eta Bizkaiko Zubia, Etxebarriak zehaztu duenez.

Gaiaren inguruko berriak:

Ereagako igogailuaren zaintza, garbiketa eta diru bilketa langabezian dauden ezinduek egingo dituzte (2005 Api, 06)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun