"Txartelak herrietako tabernetan salgai egongo dira euro baten truke eta eskuratutako dirua euskararen normalizazioa lortzeko lanak betetzeko izango da", adierazi du Kontseiluko Finantzaburuak, Iker Gómez de Segurak (argazkian, eskuinean). Erosleak txartela hazkatu egin beharko du saria zein den jakiteko.
Euskal Tonbola asteburu honetan abian jarriko da, eta lehendabiziko saltokiak Gipuzkoako Buruntza, Urola Behea eta Kosta izango dira. "Zonaldeka banatu dugu Euskal Tonbolaren ibilbidea eta Euskal Herriko herrialde guztietatik pasatuko da", aditzera eman du Iker Gómez de Segurak.
Hona hemen Euskal Tonbolak egingo duen ibilbidea:
1.Gipuzkoako Buruntza, Urola Behea eta Kosta.
2.Deba Behea, Deba Goiena eta Araba.
3.Gipuzkoako Goierri, Urola Garaia eta Tolosaldea.
4.Donostia, Oarsoaldea eta Bidasoa.
5.Bizkaiko Busturialdea, Durangaldea, Lea-Artibai eta Mutriku.
6.Uribe Nerbioi eta Butroi, Uribe Kosta, Enkarterriak, Ezkerraldea, Bilbao, Txorierri eta Arratia.
7.Azkenik, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko zenbait herritan izango da.
Kontseilua