EHUko Abesbatza ahots berrien bila dabil

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 29a, 21:32
Datorren uztailaren 19an, EHUko Abesbatzak Mozarten "Meza nagusia do minorrean" abestuko du Bakion. Hori dela eta, kantua atsegin duten unibertsitateko kide guztiei abesbatzan parte hartzeko gonbitea luzatzen die. Hautagaiei ahots proba egingo zaie, baina ez dute solfeoa jakin beharrik. EHUko Abesbatzak ostegun eta ostiralero egiten ditu saioak Bilboko Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan (Etxetxua plaza, 3). EHUko ikasleek aukera askeko kredituak amortizatu ahal izango dituzte parte hartzeagatik. Argibide gehiagotarako: lgvcorou@lg.ehu.es
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun