Bihar egingo diete ongi etorri ekitaldia Arkaitz Goikoetxea eta Kepa Saratxagari

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko api. 29a, 22:09
Larunbat honetan egingo da Arkaitz Goikoetxea eta Kepa Saratxagaren ongi etorri ekitaldia. 19:30ean ekitaldi politikoa egongo da Txiki-Otaegi plazan. Ondoren, manifestazioa Algortako kaleetan barrena, eta 22:00etan herri afaria Gorrondatxe Herriko Tabernan. Afarirako txartelak (10 euro) ohiko lekuan hartu ahal dira dagoeneko. Arkaitz Goikoetxea eta Kepa Saratxaga preso zeuden Algortako gazteei apirilaren 14an eman zieten behin-behineko askatasuna, Navalcarnero eta Alcala Mecoko presondegietan.
Gaiaren inguruko berriak:

Arkaitz eta Kepari apirilaren 30ean egingo zaie azkenean ongi etorri ekitaldia (2005 Api 20)

Arkaitz Goikoetxea eta Kepa Saratxagari harrera egin diete Algortan (2005 Api 15)

Astelehenean bukatu zen Lejarzegi, Saratxaga eta Goikoetxearen kontrako epaiketa (2005 Api 13)

Berriro atzeratu da Arkaitz Goikoetxea algortarra eta beste bost gazteren aurkako epaiketa (2005 Api 06)

Goikoetxea, Lejarzegi eta Saratxagaren kontrako epaiketa jarraituko du (2005 Mar 17)

Bihar jarraituko du Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegiren aurkako epaiketak (2005 Mar 17)

Bertan behera gelditu da berriro epaiketa, data zehatzik gabe (2005 Ots 23)

Baliteke bihar amaitzea Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegiren aurkako epaiketa (2005 Ots 21)

Senideek iragarri bezala, Goikoetxea, Saratxaga eta Lejarzegi epaitzen hasi dira (2005 Ots 17)

Bertan behera gelditu da Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren aurkako epaiketa (2005 Ots 14)

Baliteke berriro atzeratzea Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren kontrako epaiketa (2005 Ots 11)

Arkaitz Goikoetxea, Kepa Saratxaga eta Endika Lejarzegiren kontrako epaiketa otsailaren 14an hasiko da (2005 Urt 27)

Otsailean epaituko dituzte Kepa Saratxaga, Arkaitz Goikoetxea eta Endika Lejarzegi (2004 Aza 18)

Algortako presoen gaineko berriak (2004 Urr 29)

Kepa Saratxaga, Endika Lejarzegi eta Arkaitz Goikoetxeari 22na urteko kartzel zigorra jarri nahi diete (2004 Urr 08)

22 urteko espetxe zigorra eskaera Ertzaintzaren muntaia eskandalagarrian (2003 Abe 19)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun