Datorren igandean, maitzak 8, Herri Urratsen 22. edizioa ospatuko da. "Urrats biziz, euskara bizi" lelopean, kulturaz blai egongo da Senpereko lakua. Ipar Euskal Herriko ikastolen festan, egitarau zabal baten barruan, Afrika, Kokei, Sagarroi, Kauta, Berritxarrak edota Kepa Junkera izango dira. Hitzordu horretara ahalik eta jende gehien hurbiltzeko urtero legez Gazte Enbata konpartsak autobusa antolatu du Itzubaltzeta / Erromotik. Argazkian, 2004ko Herri Urratsen Seaskak hartutako irudi bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!