"Erradikal talde batek" prentsaurrekoa eragotzi duela salatu du Getxoko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko abe. 23a, 14:12

"Erradikal talde batek" gaur goizerako deituta zegoen prentsaurrekoa "askatasun osoz egiten ez" diela utzi salatu du Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaileak. Algortako San Martin kalean beste etxe bat –Mentxakabarri gaztetxea– okupatu dutela salatzeko egin behar zuten agerraldia, eraikinaren beraren parean, popularrek. "Ezin izan da burutu, bertan prentsaurrekoa normaltasunez egitea oztopatu duten 30 bat erradikal zeudelako", adierazi du Arruek. Getxoko popularren buruak azaldu duenez, "gazteak bertan zeudela ikusita, okupatutako etxetik hurbil zegoen beste leku batean –Borobia izenez ezaguna– egitea pentsatu dugu; baina atzetik etorri direnez, agerraldia udaletxera aldatzea erabaki dugu. Udaletxean komunikabideekin hitzegitea lortu dugun arren, bertara jarraitu gaituzte gazteek eta irainka ateak kolpatu dituzte". Argazkia: Getxoko PPk prentsaurrekoa Borobian egitea erabakita, bertan kontzentratu dira gazteak.

Gertatutakoa, "adierazpen askatasunaren kontrako erasotzat" jo du Getxoko PPk. "Gazte hauek ez dituzte legez kanpo etxeak okupatzen bakarrik, euren ekintzekin bat ez etortzea eta horrela adieraztea ere ez dute onartzen", salatu du Arruek. Horren harira, Zarraoa alkateak udaletxearen ate aurrean egoten nola utzi dien ez duela ulertzen aipatu du zinegotzi popularrak. "Atea kolpatzen eta irainka aritu dira eta inork ez du galarazteko ezertzo ere egin", kritikatu du, "Getxo udalerrian demokraziaren adierazgarririk handiena den eraikinean bahituta" sentitu direla gaineratuz. "Bertatik irten ezinik geunden", adierazi du Arruek.

Gaiaren inguruko berriak:

Mentxakabarriko gazteei ez die kezka handiegirik eragiten Getxoko PPk (2005 Abe 22)

Mentxakabarri gaztetxe aurrean egingo du agerraldia bihar Getxoko PPk (2005 Abe 22)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun