Mentxakabarri parean deituta zegoen prentsaurrekoa Borobian egitea erabaki duenean
Getxoko PPk, bertara abiatu dira gaztetxean zeuden neska-mutilak. Gazteak aipatu lekuan ere elkartu direla ikusita, agerraldia udaletxera aldatu dute popularrek. Hala ere, bertaraino iritzi dira gaztetxekoak. Aurrean 30 bat lagun kontzentratuta zeudela, udaletxera sartzen saiatu dira Algortako Gazte Asanbladako hainbat kide, kexa jartzeko asmoz. "Ez digute saltzen utzi. Gainera, udaltzainen jarrera erabat oldarkorra izan da", salatu dute AGAkoek, eurek ere "udaletxean sartzeko eskubide osoa" dutela aldarrikatuz. Azaldu dutenez, birritan saiatu dira: lehendabizikoan lasaitasun osoz hitzeginda; eta bigarrenean, tirabira sortu da atea zaintzen zeuden hiruzpalau udaltzainekin, "euren jarrera larderiatsuak eraginda". Ondoren, ertzain pare bat ere agertu da bertan.