Arte Ederretako ikasleekin egongo da ostegunean Miquel Barcelo artista ezaguna

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 3a, 22:27
Maiatzaren 5ean, 11:30etik aurrera, Leioako EHUko campuseko Arte Ederren Fakultatera egingo du bisita Miquel Barcelo (argazkian) artista mallorcarrak eta bertoko ikasleekin bilduko da. Lehendabizi ikastegia ezagutzeko ibilaldia egingo du. Miquel Barceló (Felanitx, Mallorca, 1957) Espainiako gaur egungo artista preziatu eta aitortuenetariko bat da nazioartean, unibertsitateko iturriek adierazi dutenez. Bere artelanak natura eta artearen, pintura-osagai eta materia organikoen arteko simbiosia du ezaugarri. Bihar, maiatzak 4, Donostiako Kursaaleko Kubo aretoan bere obra berrien erakusketa inauguratuko du Barcelók.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun