Gizon bat atxilotu dute Erandion neskato bati genitalak erakutsi dizkiolakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 3a, 23:00

Ertzaintzak 36 urteko FJ.H.J erandioztarra atxilotu zuen atzo exhibizionismo delitua egitea egotzita. Gertaera atzo goizean izan zen, 11:30ean, Erandion, Ategorri Berria auzunean. Dirudienez, etxerako bidean zihoan 13 urteko neskato bati hurbildu zitzaion atxilotutakoa eta genitalak erakutsi zizkion, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Ondoren, ikusitakoa gustatu ote zitzaion galdetu zion, antza. 13 urteko neskatoa korrika joan zen gertakariaren tokitik. 12:00ak baino lehen, gaztearen senide batek salaketa jarri zuen gertutakoa azalduz. Handik gutxira, Ertzaintzak ustezko exhibizionista atxilotu zuen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun