Algortako arraunlari beteranoei elkarrizketa egin die Izaronews digitalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko mai. 3a, 23:11

Kaikurekin Kontxako estropada hirutan irabazi zuten Zubi, Sabino eta Batiz algortarrei Arantza Goioaga kazetariak egindako elkarrizketa argitaratu du gaur Izaronews.com-ek. Solasean, berrogei urtetik gorako beteranoek Algortako traineruaren patroiarekin gertatutako liskarren ostean Kaikun Kortarekin izandako bizipenak kontatzen dituzte, adibidez zelan Espainia mailako txapelketa bat galdu zuten txarto zegoen gatzarekin dopatzeagatik. Gaur egun beteranoen arteko lagun arteko txapelketan aritzen dira Baiona, Plentzia eta Donostiako arraunlariekin. Irudian, Algortako Arraun Taldeko beteranoen trainerua entsegu batean.

Gaiaren inguruko berriak:

Remeros de la trainera de veteranos de Algorta: en Kaiku nos dopábamos con sal, y por la sal perdimos un campeonato de España (Izaronews)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun